Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ferneyhough, Brian

Britainiar musikagilea (Coventry, Ingalaterra, 1943). Musikarekin izan zuen lehen harremana banda eta txarangetan izan zen. Birminghamgo Musika Eskolan musika klasikoa ikasten ari zela (1961-1963), Anton Webern, Karlheinz Stockhausen eta Pierre Boulezen lana ezagutu zuen. Konposizioa ikasi zuen sir Lennox Berkeley-ekin Royal Academy of Music-en (1966-1967). Hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasierarako lortua zuen musikagile ospea. Irakasle izan da Friburgon (1973-1986), Hagako Kontserbatorioan (1986-1987) eta Kalifornia eta San Diegoko unibertsitateetan (1987. urteaz geroztik). Bere lanik aipagarrienak hauek dira: harirako lau kuartetoak (1967,1980,1987 eta 1990), hiru Time and Motions Studies (1974-1977) eta Carceri d'Invenzione (1981-1987).