Fernel, Jean François
Frantses astronomo, matematikari eta sendagilea (Clermont-en-Beauvaisis, 1497 - Paris, 1558). Antzinakoen (Eratostene) metodoak erabiliz, meridianoaren graduaren luzera zehaztu nahi izan zuen, Eguzkiaren eguerdiko garaiera neurtuz eta Paris-Amiens arteko distantzia kalkulatuz. Bere mendeko sendagile garrantzitsuenetako bat izan zen; fisiologiari buruzko lehen monografia modernoa egin zuen (De naturali parte medicinae, 1542). Poitiersko Diana sendatu baitzuen, Henrike II.aren mediku izendatu zuten.
- Fernando IVa
- Fernando Poo
- Fernando Va Katolikoa
- Fernando VIa
- Fernando VIIa
- Fernel, Jean François
- Ferneyhough, Brian
- ferodo
- Feroe uharteak
- feroera
- feromonak