Frederiko-Gilen IIa
Prusiako erregea 1786-1797 bitarteko urteetan (Berlin, 1744 - Berlin, 1797). Frederiko II.a bere osabaren ondorengoa. 1788an Holanda eta Ingalaterrarekin bat egin zuen (Itun Hirukoitza). 1792an, Austriako Leopoldorekin bat eginik, Frantziako Errepublikari gerra deklaratu zion; baina frantsesek Valmyn garaitu zutelarik, Basileako Hitzarmenean neutraltasunera jo zuen. Poloniaren bigarren eta hirugarren zatiketetan, herrialde haren zatiak Prusiarako hartu zituen. Hala ere, bera errege izan aurreko garaian zena baino ahulago utzi zuen Prusia.