Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Frederiko-Henrike

Orange-Nassauko printzea (Delft, 1584 - 1647). Nassauko Maurizioren ondorengo izan zen Probintzia Batuetako (gero Herbehereak) buruzagitzan. Espainiarrak garaitu zituen behin baino gehiagotan, eta Herbehereak merkataritzan eta itsasontzietan Europako buru jarri zituen. 1647an Münster-eko hitzarmenean Herbehereen independentzia bermatu zuen.