Fedon
(Gr. Phaidon) Antzinako Greziako filosofoa (Elis, K.a. 400 inguruan). Sokratesen ikasle leialetako bat izan zen. Elisen eta Espartaren arteko gerran gatibu egin zuten eta Atenasen esklabo saldu. Askatasuna lortu ondoren Sokratesen ikasle egin zen eta hiltzen lagundu zion. Geroago, Elisera itzuli eta filosofia eskola bat antolatu zuen hiri hartan. Haren idazkiak, ordea, galdu egin dira.