Frederiko-Gilen, Hautesle Handia
Brandeburgoko Hauteslea; bera izan zen gerora Prusia ahaltsua izan zenaren benetako sortzailea (Berlin, 1620 - Potsdam, 1688). Jurgi-Gilen bere aitari Hogeita Hamar Urteko Gerran aurre egin, eta gudarostea berriro antolatu zuen, absolutismoa ezarri, eta merkataritza eta ekonomia garatu zituen. Bere arrakastaren arrazoietako bat Frantziatik bota zituzten protestanteak Potsdameko ediktuaren bidez onartu izana da (1685). Westfaliako hitzarmenaren (1648) eta Poloniaren (Olivako hitzarmena), Frantziaren eta Suediaren (Fehrbellin, 1675) kontrako gerren bidez bere lurraldeak zabaldu zituen.
- Frederiko-Augusto III
- Frederiko-Henrike
- Frederiko-Gilen Ia
- Frederiko-Gilen IIa
- Frederiko-Gilen IIIa
- Frederiko-Gilen, Hautesle Handia
- Frederiko-Gilen
- fedetsu
- Fedon
- Fedon
- Fedor