Frederiko
Danimarkako eta Norvegiako hainbat erregeren izena. v Frederiko I.a. 1523-1533 urteetan izan zen errege (Kopenhage, 1471 - Gottorp, 1533). Luteranismoa sartu zuen bere estatuetan (1526). v Frederiko II.a. 1559-1588 bitarteko urteetan izan zen errege (Haderslev, 1534 - Antvorskov, 1588). Ezin beretu ahal izan zuen Suedia (1563-1570). v Frederiko III.a.1648-1670 bitarteko urteetan izan zen errege (Haderslev, 1648 - Kopenhage, 1670). Kristian IV.aren semea zen. Suediaren kontrako gerra egin zuen, eta hari Eskania, Halland eta Blekinge utzi behar izan zizkion 1658an (Roskildeko bakea). Herentziazko erregetza ezarri zuen (1660). v Frederiko IV.a. 1699-1730 bitarteko urteetan izan zen errege (Kopenhage, 1671 - Odense, 1730). Petri I.arekin bat eginik Karlos XII.aren kontra egin zuen gerra, baina Travendhal-eko bakea izenpetu behar izan zuen (1700). Baina Poltavaren ondoren, Frederiksborg-eko hitzarmenean (1720), Hego-Schleswig hartu zuen. Hezkuntza bultzatu zuen eta lurrari lotutako zergapekotza kendu (1702). v Frederiko V.a. 1746-1766 bitarteko urteetan izan zen errege (Kopenhage, 1723 - Kopenhage, 1766). Jakintza, irakaskuntza eta merkataritza bultzatu zituen. Nekazariak libre utzi zituen. Bernstorff ministroak aplikatu zuen haren berrikuntza politika. v Frederiko VI.a. Danimarkako errege 1808-1839 bitarteko urteetan) eta Norvegiakoa 1808-1814 bitarteko urteetan izan zen (Kopenhage, 1768 - Kopenhage, 1839). Napoleonekin bat eginik, Norvegia Suediari eman behar izan zion 1814ean, Suediako Pomeraniaren eta Rügen uhartearen truke. Arteak, jakintza, nekazaritza eta merkataritza bultzatu zituen.