Frederiko
Danimarkako hainbat erregeren izena. v Frederiko IX.a. 1946-1972 bitarteko urteetan izan zen errege (Sorgenfriko gaztelua, 1899 - Kopenhage, 1972). v Frederiko VII.a. 1848-1863 bitarteko urteetan izan zen errege (Kopenhage, 1808 - Glücksborg, 1863). 1849an Konstituzio demokratikoa idatzi zuen. v Frederiko VIII.a. 1906-1912 bitarteko urteetan izan zen errege (Kopenhage, 1843 - Hanburgo, 1912). Kristian X.a Danimarkako erregearen eta Haakon VII.a Norvegiako erregearen aita.