Frederiko-Augusto III
Saxoniako hauteslea 1763-1806 bitarteko urteetan eta Saxoniako lehen erregea, Frederiko-Augusto I.a Zuzena izenez 1806-1827 bitarteko urteetan (Dresden, 1750 - Dresden, 1827). Augusto III.a Poloniako erregearen biloba zen. Ez zuen Frantziako Iraultzaren kontrako jarrerarik hartu eta Napoleonen aliatu izan zen; hark bere estatua erreinu bihurtu eta Varsoviako Dukerri Handiko buru egin zuen. 1813an aliatuek preso hartu zuten eta 1815ean Saxoniako zati handi bat Prusiaren mendean utzi behar izan zuen.