Frederiko IIIa
Germaniar enperadorea 1440-1493 bitarteko urteetan (Innsbruck, 1415 - Linz, 1493). Alberto II.aren ondorengoa zen, eta Erroman koroatua izan zen azken enperadorea (1452). 1457an Goi eta Behe Austria jaso zituen, baina 1485ean Mathias Korbino, Hungariako erregeak Vienarekin batera kendu zizkion, baina 1490ean itzuli zizkion berriro. Haren seme Maximiliano I.a Burgundiako Mariarekin ezkontzean, gerora Karlos V.aren inperioa ekarri zuen ezkontza politikari hasiera eman zion. Berak hartu zuen Habsburgeko familiaren ikur hitza A.E.I.O.U., (Austriae est imperare orbi universo: Austriari dagokio mundu osoan agintzea).