Frederiko IIIa Jakintsua
Saxoniako hauteslea 1486-1525 bitarteko urteetan (Torgau, 1463 - Lochauko gaztelua, Annaburg, 1525). Wittenbergeko unibertsitatea sortu zuen, eta Melanchton eta Luther bertako irakasle izendatu. Erreforma protestantea inoiz onartu ez bazuen ere, Worms-eko Dietaren ondoren Lutero babestu zuen.