Euskal Herriko Alderdi Sozialista. (E.H.A.S)
Euskal Herriko alderdi politiko ohia, ezker abertzalekoa. 1975. urteko azaroan sortu zen, Ipar Euskal Herriko H.A.S. (Herriko Alderdi Sozialista, 1974eko martxoan sortua) eta Hego Euskal Herriko E.A.S. (Euskal Alderdi Sozialista, 1974eko abenduan sortua) alderdiak batu ondoren. Helburu gisa euskal estatu sozialista, independentea, bateratua eta euskalduna aldarrikatu zuen E.H.A.S. alderdiak eta Euskal Herriko bazter guztietara, iparraldera eta hegoaldera, zabaldu zuen bere jarduera. ETA militarraren inguruko kideek eta hurbilekoek osatu zuten alderdiko lehen gune nagusia Hego Euskal Herrian eta Enbatako kide ohi batzuek Ipar Euskal Herrian. 1975. urteko udan Koordinadora Abertzale Sozialista bultzatu eta sortu zuen E.H.A.S.ek, L.A.I.A. eta ETA politiko-militarrarekin batera, eta 1977ko uztailean desegin zen Hego Euskal Herriko E.H.A.S., Eusko Sozialistak taldearekin batera, H.A.S.I. (Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea) alderdia osatzeko. Ipar Euskal Herriko E.H.A.S. alderdiak, Battitta Larzabal, Manex Goihenetxe eta Jean-Louis Davant ziren buruzagi nagusiak. 1979. urtera arte jarraitu zuen bere jardunean.
- Euskal Birusa Elkarte Kulturala
- Euskal Ezkerra
- Euskal Herria
- Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK)
- Euskal Herrian Euskaraz (EHE)
- Euskal Herriko Alderdi Sozialista. (E.H.A.S)
- Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundea
- Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)
- Euskal Herriko Karlista Alderdia (EKA)
- Euskal Herriko Laborarien Batasuna
- Euskal Herriko Nekazarien Elkartea (EHNE)