Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK)
Hego Euskal Herriko alderdi politiko komunista eta abertzalea, 2002an sortua. 2005ean Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkeztu zen lehen aldiz, Aukera Guztiak plataforma politiko ilegalizatua ordezkatzeko asmoz. Partido Popularraren eta beste sektore batzuen kritika gogorrak gorabehera, ETArekin lotzen baitzuten, hauteskundeetara aurkeztu ahal izan zen, eta 150.188 boto eskuratu zituen, boto guztien %12,44. 2007ko irailaren 14an, poliziak Batasunako buruzagi nagusiak atxilotu zituen, bilera batean zeudela. Bileran Nekane Errauskin zegoen, EHAKren Gipuzkoako zerrendaburua. Harrezkero, EHAK legez kanpo uzteko presioak areagotu egin ziren, eta 2008ko irailaren 18an, Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zuen alderdia.
- Euskal Autonomia Erkidegoa
- Euskal Batasuna
- Euskal Birusa Elkarte Kulturala
- Euskal Ezkerra
- Euskal Herria
- Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK)
- Euskal Herrian Euskaraz (EHE)
- Euskal Herriko Alderdi Sozialista. (E.H.A.S)
- Euskal Herriko Bakearen aldeko Koordinakundea
- Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO)
- Euskal Herriko Karlista Alderdia (EKA)