Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal Herrian Euskaraz (EHE)

Euskararen defentsarako higikundea, 1980an sortua. Sortu zenetik, euskararen aldeko kanpaina orokorrekin bat egiteaz gainera,eta bere kanpainak eratzearekin batera, arreta handiz jarraitu ditu alorkako jarduerak, horietan euskarak jasan zitzakeen eraso guztak salatuz. Euskararen Kontseiluko kidea da, eta 2000. urtean Euskararen Tunela erakusketa ibiltariarekin ospatu zuen bere 20. urteurrena. Euskal Herrian zehar ere egin zuen bira, euskararen erabateko ofizialtasuna Euskal Herri osora zabal dadin eta hori bermatuko duen legedia berria aldarrikatuz.