Europako Ekonomia Erkidegoa
(EEE) Erromako itunaren ondorioz 1957. urtean jaio zen ekonomia elkartea. Hasieran Alemaniako Errepublika Federala, Belgika, Frantzia, Italia, Luxenburgo eta Holandako estatuek osatzen zuten; gero, Danimarka, Britainia Handia eta Irlanda gaineratu zitzaizkien 1973. urtean, Grezia 1981ean eta Espainia eta Portugal 1986ean. Elkarteko estatuen arteko ekonomia harremanak sendotu eta elkarren laguntza teknikoa eta zientifikoa sustatzeko helburuaz jaio zen.