Europa
Mit. Antzinako grekoen artean, Agenor, Feniziako erregearen alaba, edo Homeroren ustetan Fenixena. Zeus guztiz liluraturik geratu zen Europaren edertasunaz, eta zezen itxura harturik, beste abereen artean nahastu zen. Hain otzana ikusirik, Europa zezenaren gainean eseri zen, eta orduan Zeusek Kretara ihes egin zuen Europa lapurtuta. Zeus eta Europarengandik jaio ziren Minos, Radamanto eta Sarpedon.