Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eurokomunismo

iz. Pol. Europako hego-mendebaleko alderdi komunista batzuek (Italia, Frantzia eta Espainiakoek nagusiki, baita Japoniakoak ere) estatu kapitalista aurreratuenetan bultzatu nahi izan zuten dotrina politikoa. Eurokomunismoaren arabera, sozialismorako bidean, sistema kapitalistaren barne kontraesanak sakondu eta gizarte zibilaren oinarri demokratikoak sendotu behar ditu langileriak eta, demokrazia burgesak eskaintzen dituen hauteskundeen bidez, aginpidera heldu. Eurokomunismoa 1970. urteetan zabaldu zen Europako hego-mendebaleko alderdi komunistetan, Enrico Berlinguer buruzagi komunista italiarrak bultzatuta, eta 1982. urtetik aurrera gainbehera hasi zen taktika politiko gisa.