etimologia
iz. Hitz baten etorkia. || Hitzen etorkiaz diharduen filologiaren adarra. XIX. mendea arte gramatikaren atala izan zen, morfologiaren eremu bera hartzen zuena. Hitzen jatorrizko formak aurkitzeko bidea eskaintzen zuen: izenetan, nominatiboa eta aditzetan, infinitiboa. Gaur egun hitzen jatorria eta kondaira aztertzen duen jakintza da, eta hitzak historian zehar izan dituen aldaketak eta aldaketen arrazoiak argitu nahi ditu. v Herri etimologia. Bi hitz nahastea bietako bat gaizki ulertua izan delako. Hiztunak bi hitzen artean lotura etimologikoa dela uste izateagatik gertatzen da nahastea; adibidez, zainori eta azenario hitzak esanahi bera dutela erabiltzen denean, lehena herri etimologiak sortua da, azenarioa zain horia baita. Orobat apezpiku, epistiku hitzetik apez hitzak erakarria. Esapideetan ere maiz gertatzen da.