etilenglikol
iz. Kim. Bi OH funtzio dituen alkohola. Etanodiol eta glikol izenez ere ezagutzen da. Wurtz-ek aurkitu zuen 1855ean, eta etileno bromuroa karbonato alkalino batekin hidrolizatuz lortzen da. Isurkari koloregabe likatsu bat da eta bere trinkotasuna 1,125 gr/cm3 da. 197,5° C-tan irakiten du, eta -11,5° C-tan trinkotzen da. Urarekin eta alkoholarekin nahas daiteke, baina ez eterrarekin. Ehungintzan, izoztearen eragozle gisa eta disolbagarri gisa erabiltzen da. Erretxina plastikoak lortzeko ere erabiltzen da.