Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

etilamina

iz. Kim. C2H5NH2 formula duen amina. Bere sinonimoak dira aminoetanoa eta monoetilamina. Isurkari egoeran oso isurkorra da eta amoniako usain nabaria du. 19° C-tan irakiten du eta urarekin neurri guztietan nahasten da. Oso base indartsua da. Aluminioaren eta kobrearen gatz disoluzioei etilamina pixka bat gehituz gero, metal horien hidroxidoak prezipitatzen ditu, baina neurri handitan gehitzen bada berriro disolbatu egiten du prezipitatua.