etilo
iz. Kim. CH—CH— balentzia bakarreko erroa da, eta alkohol etilikoari talde hidroxiloa kentzetik dator. Erro hori duten gai kimiko ugari ezagutzen dira. v Etilo kloruroa (C2H5-Cl). Isurkari koloregabea, ur itxurakoa, erraz su hartzen duena, eta anestesiko eta hotz eragile gisa erabiltzen dena. Sufrea, fosforoa eta koipeak urtzen ditu. v Etilo bromuroa (C2H5-Br). Isurkari koloregabea eta azido bromhidrikoak alkoholari ekitean lortzen dena. v Etilo nitritoa (C2H5-NO2). Errezil sagarraren usaina duen isurkaria, antiseptiko gisa erabiltzen dena. v Etilo azetatoa (C2H5-COOCH3). Isurkari organiko hori disolbagarri eta antiespasmodiko gisa erabiltzen da.