Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Etna

Italiako sumendia, Siziliako ekialdean. 30 km-ko diametroa, 212 km-ko perimetroa eta 3.295 m-ko garaiera ditu. Kono nagusi bat eta bigarren mailako 200 kono inguru ditu. Lehenagoko jalgiduretako errauts eta labaz estalirik dago Etna, eta horrek nekazaritza oparoa sortzen du haren mazeletan.  v  Historia. Mitologiak Tifon eta Enzelade erraldoiak eta Vulcanoren sutegia kokatzen ditu bertan. Historian zehar, Etnak eztanda handiak izan ditu. Aro modernoan, 1669koa izan da handiena. XX. mendean, 1928an, 1950-1951, 1964, 1971 eta 1979an izan ditu Etnak eztandak.