Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Étienne-Martin

Frantses eskultorea (Loriol-sur-Drôme, 1913 - Paris, 1995). Lyongo Arte Ederretako eskolan ikasi zuen. 1933an Parisera joan zen eta Charles Malfray-ren lantegian lan egin zuen. Lehenengo lanetan (Passementeries) ehunak, larrua eta kableak erabili zituen. Hortik aurrera batez ere igeltsua eta zura landu zituen. Demeures izeneko lan sorta egiteko, brontzea eta zura erabili zituen eta tamaina ikaragarrizko barrunbeak egin zituen, forma barrokoak, espresionistak eta izadiko gai organikoak (zuhaitzak) erabiliz.