Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

etika

iz. Moralaz diharduen jakintza; giza jokaera arautzen duen erregela multzoa.  v  Fil. Etikak duen helburuetako bat erabakiak hartzeko oinarria ematea da, eta hori dela eta, filosofiaren adarra bada ere, beste jakintzekin harreman estuak ditu, antropologiarekin, ekonomiarekin, politikarekin eta soziologiarekin, besteren artean. Hiru azpisailetan banatu ohi da: metaetika, arauen etika, etika aplikatua. Metaetikak kontzeptu eta erabaki moralen izaera (objetiboak ala subjetiboak diren, absolutuak ala erlatiboak) aztertzen du. Arauen etikak giza jokabideen arauak aztertzen ditu. Etika aplikatua izan da sail guztien artean XX. mendearen bigarren erdian filosofoen artean garrantzirik handiena hartu duena. Arauen teoriak arazo zehatzetara egokitu nahi izan dira, arrazakeria, sexu bereizkeria, giza eskubideak, abortatzea, eutanasia eta antzeko gaiak aztertzera, adibidez.