Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

epistola

iz. Mezaren zatia, lehen otoitzen ondorengoa.  v  Apostoluek beren jarraitzaileei idatzi zizkieten gutunak. San Petriren epistolak. Itun Berrian, Apostoluen Eginak delako sailaren ondoren kokatu ohi da. Hogeita bat epistola dira denetara. Tradizioaren arabera, horietako hamalau San Paulok idatziak dira eta eliz komunitate bati nahiz besteri bereziki zuzenduak dira (pastoral izena ematen zaie). Gainerako zazpiak ez dira bereziki inori zuzenduak, kristau guztiei baizik (katoliko izena ematen zaie) eta, Donejakue, San Petri (2), San Joan (3) eta San Juda dira haien egileak. Badira, halaber, epistola apokrifoak, Elizak kanonikotzat hartzen ez dituenak.