epistemologia
iz. Ezagueraren metodoaren edo oinarrien teoria. Filosofiaren adar nagusietakoa da. Epistemologiak jakintza bakoitzak edo pentsamendu zientifiko orokorrak darabiltzan metodoen eta prozeduren zuzentasunaz dihardu. Giza ezagueraren izaera, jatorria, barrutia eta mugak ezagutzea du helburu. v Izena F. Ferrierrek (1808-1864) erabili zuen lehendabizikoz. Réné Descartesek, XVII. mendean, ekin zion aurrenekoz era sistematiko batean ezagueraren azterketari.
- epiploi
- Epiro
- epirogenesi
- episiotomia
- episklera
- epistemologia
- epistola
- epitafio
- epitelio
- epitelioma
- epiteto