Henrike VIIa Luxenburgokoa
Germaniako enperadorea 1308 - 1313 bitarteko urteetan (Valenciennes ?, 1275 - Buonconvento, Siena, 1197). Luxenburgoko kondea zen. Klemente V.a Aita Santuaren laguntzaz aukeratu zuten Germaniako enperadore (1310). Bohemiako erresuma eman zion Joan I.a semeari. Luis IV.a Bavariakoa izan zuen ondorengo.