Henrike Va Ingalaterrakoa
Ingalaterrako erregea 1413-1422 bitarteko urteetan (Monmouth, 1387 - Vincennes, 1422). Henrike IV.aren semea zen. Lolardoen aurka borrokatu zen Ingalaterran eta garaipena lortu zuen frantsesen aurka, Azincourteko guduan (Ehun Urteko Gerra, 1415). Normandiaz jabetu ondoren, Frantziako erregegai izendatu zuen bere burua (Troyesko tratatua, 1420) eta Katalina Valoiskoarekin, Karlos VI.a Frantziako erregearen alabarekin, ezkondu zen. Henrike VI.aren aita izan zen. Shakespearek drama bat idatzi zuen errege horren inguruan, Henry IV dramaren jarraipena (Henry V, 1598).