Henrike VIa Ankerra
Germaniako enperadorea 1190 - 1197 bitarteko urteetan (Nimega, 1165 - Utrecht, 1197). Frederiko I.a Bizar-Gorriaren semea eta ondorengoa izan zen. Konstantza Siziliakoarekin ezkondu zen. Siziliako erregea izan zen (1194), Tancredo bertako errege normandiarraren kontra nagusitu ondoren. Preso hartu zuen Rikardo Lehoi-Bihotz, hirugarren gurutzadaren ondoren. Filipe I.a Suabiakoa izan zuen ondorengo. Frederiko II.aren aita izan zen.