Henrike VIIa Erromakoa
Erromako erregea 1220 urtetik aurrera (1211 - Martirano, Calabria, 1242). Frederiko II.a Germaniako enperadorearen semea zen. Aitak enperadoreorde izendatu zuen, Koloniako apezpikuaren babesapean. Aitaren aurka altxatu zen 1234. urtean, baina Germanian laguntzarik ez zuen izan, eta preso hartu zuen aitak. Bere burua hil zuen, pozoiturik, Calabriako presondegi batean (1242).