Henriketa Ana Ingalaterrakoa
Orléansgo dukesa (Exeter, 1644 - Saint-Cloud, 1670). Karlos I.aren eta Henriketa Maria Frantziakoaren alaba zen, eta Luis XIV.a Frantziako erregearen anaiarekin, Filipe Orléansgo, ezkondu zen. Frantziako erregearen lagun mina izan zen eta Doverko ituna negoziatu zuen bere anaia Karlos II.a Ingalaterrakoarekin (1670). Ustekabean hil zen, pozoituta agian. Bossuetek eskaini zion hileta hitzaldia ospetsu egin zen.