Enriques, Federigo
Italiar matematikaria (Livorno, 1871 - Erroma, 1946). Boloniako eta Erromako unibertsitateetan irakasle izan zen. Aljebra azaleren azterketa geometrikoaren oinarriak ezarri zituen, eta zientziaren ezagutza eta filosofia alorretara zabaldu zuen bere ikerketa esparrua. Obra nagusiak: Zientzia eta logikaren arazoak (1906-1927), Scienza e Razionalismo (Zientzia eta errazionalismoa, 1912), Per la Storia della logica (Logikaren historia, 1922).