Henrike Va Frantziakoa
Frantziako azken erregegai borboia (Paris, 1820 - Froshdorf, Austria, 1883). 1830eko iraultzaz geroztik erbestean bizi izan zen. 1871. urtean erregetzarako eskubideak onartzeko eskatu zuen eta ia lortu zuen une batez. Ez zuen seme-alabarik izan eta Orléanseko etxearen esku utzi zituen erregetzarako eskubideak.