Henrike Burgundiakoa
Portugalgo kondea 1097-1114 bitarteko urteetan (Dijon, 1057 - Astorga, 1114). Roberto I.a Burgundiako dukearen iloba zen. Arabiarren aurka borrokatu zen Gaztela eta Leongo Alfontso VI.a erregearekin batera, eta hark Portugalgo dukerria eman zion, ezkonsari gisa, Teresa bere alabarekin ezkondutakoan (1095). Leon eta Gaztelaren arteko gerraz baliatu zen Portugalgo dukerriaren independentzia aldarrikatzeko (1109).