Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Henrike

Elezuria. (Al. Heinrich der Glichesaere edo der Gleisner). XII. mendean bizi izan zen Alsaziako olerkari satirikoa. Obra frantsesetan (Roman de Renart, XII. mende bukaera) hartu zuen oinarria bere Reinhard Fuchs (Reinhard azeria) liburua idazteko (1180 aldera). Reinhard Fuchs azalez animalien epopeia bat da, mamiz gizarteko maila guztiei buruzko, aitonen semeak eta goi kleroa barne, satira gordin zorrotza ezkutatzen duena.