Enright, Dennis Joseph
Poeta, eleberrigile eta kritikari ingelesa (Leamington, 1920). Leamington College eta Downing College-n (Cambridge) egin zituen ikasketak. 1947-1950 urte bitartean ingeleseko irakasle gisa aritu zen lanean Alexandriako Unibertsitatean. Hainbat katedra izan zituen Konan (Japonia), Berlin eta Bangkok-en. Ondoren Singapur-eko Unibertsitateko irakasle izan zen. Enright-ek bere poemetan ezagutzen dituen lekuak erakusten ditu eta baita gainbeheran diren zibilizazioek dituzten arazoak ere. Poesia bildumen artean aipagarriak ditu: Bread rather than Blossoms (1956, Ogia loreen ordez), Japoniako bizitzaren hainbat alderdi aztertzen dituena; Some Men are Brothers (1960, Gizon batzuk anaiak dira), Siam, Berlin eta Japoniari buruzko poemak biltzen dituena; Addictions (1972, Zaletasunak); Daughters of Earth (1972, Lurraren alabak), eguneroko bitzitzaren egoerak erakusten dituena; Rhyme Times Rhyme (1974, Errima denborak); Sad Ires (1975, Hira tristeak); A Faust Book (1979). Eleberrigile gisa aipatzekoak ditu: The Apothecary´s Shop (Botika denda, 1957), Conspirations and Poets (Konspirazioak eta poetak, 1966) eta Man is an Onion (Gizona tipula da, 1972).
- enplegatze
- enplegu
- enpresa
- enpresaburu
- enpresari
- Enright, Dennis Joseph
- Henrike
- Henrike Burgundiakoa
- Henrike Xanpainakoa
- Henrike
- Henrike