Frantses margolaria, jatorriz Flandeskoa (Anberes, 1543 - Fontainebleau, 1614). Henrike IV.aren gorteko margolaria izan zen eta Luxenburgoko eta Fontainebleauko jauregietan egin zuen lan; azkeneko honetan Napoleonen Inperioaren garaian suntsitu zen Diana galeria osoa dekoratu zuen.