Estatu Batuetako mediku eta biologoa, jatorriz frantsesa (Saint-Brice-sous-Forêt, 1901 - New York, 1982). Infekzioen kontrako babes mekanismoak aztertu zituen. Rockefeller University-ko irakaslea izan zen. Liburu asko argitaratu zuen, medikuntzari eta biologiari buruzkoak.