Dubuffet, Jean
Frantses margolaria, marrazkigilea eta idazlea (Le Havre, 1901 - Paris, 1985). 1945. urtean egin zuen lehen erakusketa eta handik hiru urtera Sociêté de L’art brut elkartea sortu zuen. Molde eta bide berriak urratu zituen, eta gai bereziak (alkaterna, ikatza eta harea) erabili zituen bere lanetan. Liburu ugari ilustratu zuen eta pinturari buruzko idazki teorikoak eman zituen argitara.