Dubedat
Lapurdiko itsaslapur ospetsua (Baiona, XVIII. mendean). Citoyenne Française gerra ontziaren kapitaina zen. Itsasontzi ingeles batek harrapatu zuen ustekabean Kanarietako eta Cabo Verdeko uharteen artean. Dubedat larriki zauriturik suertatu zen hartan. Rigal kapitainordeak ontziaren zuzendaritza hartu eta ingelesak urrunarazi zituen. Horri esker Citoyenne Française ontziak merkataritzan aritzeko eskubidea lortu zuen, Konbentzioko gerraren garaian ontzi guztiak gerra ontzi bihurtu zituzten arren.