Dubourdieu, Bernard
Lapurdiko itsasgizona (Baiona, 1773 - itsasoan, 1811). Napoliko eta Cagliariko borroketan hartu zuen parte. Ingelesek atxilotu ondoren ihes egitea lortu zuen presondegian zortzi hilabete eman ondoren. 1808. urtean kapitain izendatu zuten. Handik bi urtera, ingeles ontzi ugari hondoratu zituen gudu batean. 1811. urtean, Lissa uhartera zihoala, bizia galdu zuen ingelesen aurkako gudu batean.