Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Douglass

(Frederick Augustus Washington Bailey, Douglass deitua). Estatu Batuetako esklabotasunaren aurkako borrokalaria (Turkahoe, Maryland, 1817 - Washington, 1895). Bere gurasoak ere esklaboak ziren. 1838. urtean ihes egitea lortu zuen eta abolizioaren aldeko borrokalari sutsuenetako bat izan zen. Estatu Batuetako konstituzioa eta alderdi politikoak errespetatu zituen beti. 1847. urtean North Star egunkaria sortu zuen Rochester-en (New York). Gerra zibilaren ondoren enplegatu federala izan zen. Esklabotasunaren aurkako borrokak feminismoaren aldeko jarreretara eraman zuen.