Douglas
Eskoziako familia, XI. mendeaz geroztik garrantzi handia izan zuena. v William Douglas Azkarra (1298. urtean hila). William Wallacek zuzenduriko altxamenduan hartu zuen parte. v James Douglas Zintzoa (1286 - Andaluzia, 1330). Robert Bruceren alde borrokatu zen. 1330. urtean islamiarren aurkako gurutzada hasi zuen. v Archibald Douglas (1333an hila). Aurrekoaren anaia. Eskoziako errege izan zen David Bruce adin txikikoa zen bitartean. v Archibald Douglas. Douglasko IV. kondea (1369 - Verneuil, 1424). Ingalaterrako Henrike IV.aren eta V.aren aurka borrokatu zen. v James Douglas (1371 - 1443). Aurrekoaren anaia. Eskoziako Jacques II.aren aurka borrokatu zen. v James Douglas. Douglasko IX. kondea (1426 - Lindoreseko Abatetxea, Fiffes, 1491). Eskoziako Jacques II.aren aurka borrokatu zen, baina hark atxilotu egin zuen.