Doumer, Paul
Frantses politikaria (Aurillac, 1857 - Paris, 1932). Diputatu erradikala izan zen 1895 arte. Finantza ministroa izendatu zuten 1895-1896 bitartean, eta Indotxinako gobernadore 1897-1902 bitarteko urteetan. Errepublikako lehendakari hautatu zuten 1931. urtean; handik urtebetera Gorgulov errusiarrak hil zuen. Harena da L’Indochine française obra (1903).