Doumergue, Gaston
Frantses politikaria (Aigues-Vives, Gard, 1863 - Aigues-Vives, 1937). Alderdi erradikaleko buruzagia izan ondoren Kolonietarako ministroa (1902-1905 eta 1914-1917 urteetan), Merkataritza ministroa (1906-1909-1910), Kanpo Arazoetakoa 1913-1914 bitartean eta Errepublikako lehendakaria izan zen (1924-1931). 1934ko otsaileko gertaeren ondoren nazioaren batasunerako gobernuaren buru izendatu zuten, baina urte bereko urriaren 8an dimisioa aurkeztu behar izan zuen konstituzioa aldatu gabe.
- Douglas
- Douglas-Home, Alexander Frederick
- Douglass
- Douillet, David
- Doumer, Paul
- Doumergue, Gaston
- Douro
- Douze
- Dove, Arthur
- Dover
- Dover