Douglas, Kirk
(Issur Danielovich Demsky benetako izenez) Estatu Batuetako zinema antzezlea (New York, 1916). Antzerki antzezle gisa hasi zen baina 1946an zinemarako bere lehen lana egin zuen eta ordutik zine lanetan aritu da, antzezle eta baita produktore gisa ere. Bere zenbait lan: The Champion, The Bad and the Beautiful antzezle gisa; berak produzitutako filmak oso bereziak eta berrikuntzaz beteak izan dira (Kubrick-en Espartaco, edo Frankenheimer-en Maiatzeko zazpi egun adibidez).