Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Delorme

edo De L’Orme, Philibert. Arkitekto frantsesa (Lyon, 1510 - Paris, 1570). Frantziako Errenazimentuko arkitekto nagusietako bat izan zen. Lyonen eta Erroman egin zituen ikasketak. Hornidura klasikoan erritmoaren zentzua sartu zuen. Katalina Medicik aginduta Tulleriasko jauregiaren egitasmoa egin zuen 1564. urtean. Arkitekto honen obrarik gehienak suntsitu egin dira. Zutik diraute Bullioud egoitzak (Lyon, 1536), 1545 eta 1555 bitartean Diana de Potiers-entzat eraikiriko Anet gazteluko zenbait atalek (kapera, ataria) eta Frantzisko I.aren hilobiak (Saint-Denis basilika). Arkitekturari buruzko hainbat lan idatzi zuen: Ondo eta merke eraikitzeko teknika berriak (1561), Lehen arkitektura liburukia (1567).