De la Sota, Pedro
Euskal zinema zuzendaria, Argentinan jaioa (Buenos Aires, 1949). Familia abertzalean sortu zen, erbestera jo behar izan zuena Francoren garaipenaren ondoren. Gaztetan etorri zen Europara eta zinemagintza landu zuen Parisen. Zinemako hasierako lanak, dokumentalak, Frantzian egin zituen. Euskal Herrian egin zuen lehen dokumentala Nortasuna (1976) izan zen, Remigio Mendiburu eskultorearen ingurukoa. 1980an egin zuen lehen film luzea, Sabino Arana, baina oso kritika txarrak izan zituen. Ondoren Ikuska sailean parte hartu zuen –17.a, Matxitxako itxasguda (1983) eta 19.a, Euskara (1984) egin zituen–. 1989an egin zuen bere lan nagusia, Balanza-Viento de cólera film luzea, Juan Echanove eta Aitana Sánchez Gijón protagonistak zituena.