De Mille, Agnes
Estatubatuar dantzari eta koreografoa (New York, 1905 - New York, 1993). Hollywood-eko zinema munduko familia ospetsu batean jaio zen, baina dantzarako zaletasuna izan zuen txikitatik. Theodore Koslov, Vera Fredova eta Winifred Edwards izan zituen irakasle. 1928an egin zuen debuta. Antony Tudor-en hainbat lan interpretatu zituen: Elegia ilunak (1937) eta Parisko epaia (1938). 1940an Ballet Theatre-rekin hasi zen lanean, eta arrakasta izugarria lortu zuen. Dantzaz aparte, koreografia lanetan ere ibili zen, eta hainbat lan egokitu zituen Broadway-rako: Zaldiko-maldikoa (1945), Gizonek emakume ilehoriak nahiago (1949), Margotu zure gurdia (1951). 1952an lehen liburua idatzi zuen (Dance to the Piper). 1975ean bihotzeko gaitz batek antzezpenetatik urrundu zuen, baina koreografia lanetan jarraitu zuen.