De Mille, Cecil Blount
Estatu Batuetako zinema zuzendaria (Ashfield, 1881 - Holywood, 1959). Film ugari egin zuen, horietako batzuk ospe handia izan zutenak. Aipagarriak dira, besteren artean: The Squaw Man (1913) bere lehenbiziko filma; Male and Female (Arra eta Emea; 1919); Kleopatra (1934); The Greatest Show of the World (Munduko ikuskizunik handiena; 1952), etab.